XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezagutu ditudan espainiarren %60 beste espainiarrak ezagutzera dedikatzen da.

Azkenean "Spanish colony" bat osatzen dute, kolonia espainiarra alegia.

Eta egia esan Spanish colony batean bizitzea edo Donostian geratzea, antzeratsu.

Lagunak ez dira donostiarrak izango.

Agian bartzelonarrak, madrildarrak edo mexikarrak izango dira, baina lehengo lepotik burua.

Spanish colony-etako hizketagai faboritoenetakoa Estatu Batuak zenbat gorrotatzen dituzten izaten da.

Hasteko, unibertsitatean lan izugarri egiten da.

Batez ere zientzi karreraren batean sartuz gero.

Hor ere zientzi karrerak zail direla badakit, baina hemen egunetik egunera ikasi-irakurri-esaminatu-idatzi egin behar da.

Ez dut uste hemen gehiago ikasten duzunik.

Hemen diferentzia doktoretza mailan nabaritzen hasten zara.

Askotan karrera mailan hemen beherago daude.

Alabaina, presioa handiagoa da.

Presio honekin batera etortzen diren beste opariak pareko izaten dira: beti ere hizkuntza atzerritar batean moldatu beharra, bakardadea eta diferente izatearen sentimendu gogorra.

Segi dezagun.

Ikasketek ez dizute asti handirik uzten lagunak egiteko.

Beraz, adiskideak egiteko abilezia berezia ez baduzu, ikasle gehienek erabiltzen duten truko zaharrari heltzen amaitzen duzu: fraternity eta sorority-ak.

Alegia, ikasle-talde batean apuntatzen zara.

Mutila bazara mutil-talde batekin (fraternity) eta neska izanez gero neska-talde batekin (sorority).

Asuntua sexuak ondo bereiztea da, eta desberdintasun hori beti present izan dezazula ziurtatzea.

Hitz batean esatekotan: sexismoa.

Beraz, unibertsitatean ez zara ikasle, neska-ikaslea edo mutil-ikaslea baizik.

Talde hauek tradizio handia dute eta unibertsitateek ontzat dituzte.